XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Edukin-maila guztien funtsezko berezitasuna honetan datza: horietariko bakoitzak aldian-aldiko pentsamenduaren transmisioan aldakari posible guztien osotasuna erakustean.

Normala denez, komunikazio-helburuaren mailak du aldakari-kopuru handiena, izan ere Sorburuak asmorik bestelakoenak izan baititzake Hartzailearen aldean.

Situazio-deskribapenaren mailak ere aldagai-kopuru handia izan lezake.

Horretan, ordea, badira mugaketa jakin batzuk, deskribaturiko situazioak Sorburuak duen asmoa betetzea segurtatu behar baitu.

Bestalde, lehenago ikusi denez, maila honetan litekeena da kode jakin baten jabe diren Sorburua eta Hartzailea nongoak diren, bertako bizimodu, kultura eta berezitasunei loturik dauden situazio jakin batzuei lehentasun eta hobespena ematea.

Mezuaren mailan, batez beste ez da handiegia aldagaien kopurua; deskribaturiko situazioaren ezaugarri eta kodearen eroaleek ohituraz situazio desberdinak deskribatzean erabiltzen dituzten funtsezko kategoriek mugatzen baitute.

Enuntziatuaren eta hizkuntz zeinuen mailako aldakarien kopurua hizkuntza jakin horretako egiturek eta berorren diskurtso-funtzionamenduak mugatzen dute.

Adibide batek argiago utz lezake esandakoa.

Demagun, esate baterako, Sorburuak gizon jakin baten kanpo-itxura adierazi nahi duela (Komunikazio-helburua).

Gizonaren itxura hori deskribatzeko erarik desberdinenak erabil daitezke, berorren alderdi partzialak bereiziz.

Kontu egin dezagun, Sorburuak gizon horren garaiera handia hartu duela bere mezuaren edukintzat.

Garaiera handiari buruzko informazioa mota desberdinetako mezuen bidez eman daiteke.

a) Neurri zehatzak aipatuz egin daiteke. Metro 1 eta 95 zentimetrotako garaiera du.

b) Bapikatze-era desberdinez egin daiteke.

Tantai bat da.

c) Konstatazio soilez egin daiteke.

Oso gizon handia da.

Demagun orain, Sorburuak bere pentsamendua gertakariaren konstatazio soilez egitea erabaki duela, dimentsioaren funtsezko kategoria erabiliz (mezua).

Enuntziatu soil baten bitartez eman dezake mezu hori:

Gizon honek garaiera handia du.

Gizon honek normalaz gaineko garaiera du eta abar (enuntziatuak).

Eta azkenik, hautaturiko enuntziatua osatzerakoan, Sorburuak zeinu sinonimikoen artean aukera egin dezake, bakoitzaren bitartez adierazi beharreko pentsamenduari informazio-zati bat erantzi edo kendu egiten zaiolarik.

Gizon horri honako izen hauek eman lekizkioke: mutil, morrosko, tantai, tipo, urlia eta abar.

Handi adjektiboaren ordez garai, altu, luze, erraldoi eta abar erabil daitezke.